• Hasiera

Nortzuk gara

juegos en zuhaizti

Eusko Jaurlaritzak homologatutako haur-eskola pribatua gara eta 2004. urtean hasi ginen lanean Zamudioko Parke Teknologikoan. Haur-hezkuntzan ezinbestekoa da giro bero, eroso eta seguru bat sortzea umea maitatua eta fidakor sentitu dadin. Horrela bere ingurunearen mailakako ezagutzak proposatzen dizkion erronkei aurre egin ahal izango die eta ingurune horretan sartzeko tresnak eskuratuko ditu. Hori dela eta, lehenik eta behin, gure eskola umeentzako, gurasoentzako eta langilegoarentzako erakunde hurbila izan dadin saiatu gara. Eskolak haien beharretara egokitutako tamaina du eta diseinua hezkuntzako Errege-Dekretuek (297/2002 Dekretua eta 215/2004 Dekretua) agindutako ezaugarrien arabera egin da.

Eskola berdeguneak dituen ingurune batean dago kokatuta eta eraikuntza berri batean dago, solairu bakarrekoa. 306 m2 ditu gutxi gorabehera eta umeen aisialdirako lorategi bat du. Gainera, zentro osoan zoru erradiatzailea dagoenez, umeek goxo-goxo jolastu ahalko dute leku seguru batean.

Eskolako txoko guztiek estimulu ugari eskaintzen dituzte haurraren ikasketa, behaketa, esperimentazioa, jolasa, norberaren ezagutza, etab. errazteko.

Gure lanak haur-hezkuntzako lehen zikloan jartzen du arreta. Hau da, 0tik 3 urtera bitarteko umeak zaindu eta hezitzen ditugu funtsezkoa den maitasunezko ingurune bero eta ezin hobe batean. Horretaz gain, gure helburuetako bat gurasoei lana eta familia bateragarri egiten laguntzea da, beti ere haurtzaroan ikasketa zein garrantzitsua den ahaztu gabe.

Gure abiapuntua hauxe da: eskola hezkuntza-komunitate bat da eta bertan bai anderoñook baita ikasle eta gurasoek ere parte hartzen dute. Hori dela eta, gure egunerokotasunean gurasoekin jarduten dugu gure hezkuntza proiektuaren helburuak erdietsi ahal izateko.

Eskolako unitate guztietan B eredua (gaztelania eta euskara) erabiliko dugu atzerriko familia desberdin askok egiten baitute lan inguruan. Beraz, umeak bi hizkuntzetara ohitzea da gure ideia, nahiz eta ikasketarako hizkuntza nagusia euskara izango den.


Hezkuntza taldea

personal docente de zuhaizti

Eskolan hezkuntza-arretan adituak diren profesional gaituek egiten dute lan. Langile guztiek dagokien hizkuntza-eskakizuna daukate euskararen normalizaziora laguntzen duen proiektu bat aurrera eraman ahal izateko. Gainera, prestakuntza jarraituan gaude hezkuntza korronte berriak zeintzuk diren jakiteko.

Kudeaketa taldea

vanessa alvarez

Vanessa Álvarez

  • Haur-hezkuntzan diplomaduna.
  • Haur-psikomotrizitatean prestakuntza.
  • Lehen laguntzetan eta BBBn prestakuntza.
  • Elikagaien manipulatzailea.

estibaliz santos

Estibaliz Santos

  • Haur-hezkuntzan diplomaduna.
  • Estimulazio goiztiarrerako tekniketan prestakuntza.
  • Montessori prestakuntza.
  • Lehen laguntzetan eta BBBn prestakuntza.

¡Atención! Este sitio usa cookies y tecnologías similares.

Si no cambia la configuración de su navegador, usted acepta su uso. +info

ok

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de la página web.

Asimismo, informamos al usuario de que tiene la posibilidad de configurar su navegador de modo que se le informe de la recepción de cookies, pudiendo, si así lo desea,  impedir que sean instaladas en su disco duro.

A continuación le proporcionamos los enlaces de diversos navegadores, a través de los cuales podrá realizar dicha configuración: