0 - 1 urteko gela
Gehienez: 8 haur.
Haurtxoentzako gela haien beharretara egokituta dago eta haien gaitasun goiztiarrak pizteko pentsatuta dago. Gelak atsedenerako gunea, jolaslekua/estimulazio-gunea eta haurtxoak garbitzeko gunea ditu.
Lortu nahi ditugun helburuetako batzuk, Heziberri 2020 Plana jarraituz:
-
Gorputza kontrolatzeko bidea urratzea eta zentzumen-pertzepzioa lantzea.
-
Testuinguruaren ezaugarrietara doitzea mugimenduaren tonua, oreka eta koordinazioa, ekintzetan dituen ahalmenak eta mugak deskubritzeko (gorputz-jarreraren kontrolaren garapena).
-
Ongizate emozionalari eta fisikoari dagozkion jarrerak lantzea (erritmo biologikoak, mugimenduak, jolasa, arakatze-jarduna, elikadura, garbitasuna eta segurtasuna erregulatzea), segurtasun afektiboa finkatu eta eguneroko bizitzako egoerez gozatzeko.
-
Ingurune fisikoa arakatzea, behatzea eta esperimentatzea eta haren elementuetako batzuen ezaugarriak ezagutzea, elementu horiekin jokatzeko gaitasuna lantzeko.
-
Norberak zer emozio, behar eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko.
-
Ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea.