• Etxea
  • instalazioak
  • 1 - 2 urteko gela

Aula de 1-2 años EU

aula de niños de 1 a 2 años

Gehienez: 13 haur.

Umearen garapen-beharretara egokitutako gela daukagu. Leku hau bere lehenengo pausoak estimulatzeko sortu dugu eta bere psikomotrizitatea eta autonomia garatzeko. Hizkuntzaren, matematikaren, eta bestelakoen ikasketari bideratuta dago ere. Geletan jolasteko eremu bat dago, ikasteko gunea eta komuna, bai garbitzeko bai esfinterren kontrola lantzen hasteko.

Lortu nahi ditugun helburuetako batzuk, Heziberri 2020 Plana jarraituz:

  1. Ohartzea norbera pertsona berezia dela eta nork bere buruaren gaineko irudi orekatu eta positiboa osatzea, norberaren nortasuna eraikitzeko.

  2. Gorputza kontrolatzeko bidea urratzea, zentzumen-pertzepzioa lantzea eta testuinguruaren ezaugarrietara doitzea mugimenduaren tonua, oreka eta koordinazioa, ekintzetan dituen ahalmenak eta mugak deskubritzeko.

  3. Ongizate emozionalari eta fisikoari dagozkion jarrerak lantzea (erritmo biologikoak, mugimenduak, jolasa, arakatze-jarduna, elikadura, garbitasuna eta segurtasuna erregulatzea), segurtasun afektiboa finkatu eta eguneroko bizitzako egoerez gozatzeko.

  4. Ekimenak abiatzea eta norberaren ekintzak planifikatzea eta sekuentziatzea, zeregin errazak edo arazo-egoerak ebazteko eta nork bere buruaren gaineko konfiantza-sentimendua handitzeko.

  5. Errespetu, laguntza eta lankidetzako jarrerak eta ohiturak lantzea, norberaren jokabidea erregulatu eta norberaren eta gainerako pertsonen beharrizanetara egokitzeko, eta sumisio nahiz nagusitasuneko jarrerak baztertzea.

  6. Ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea.

  7. Ingurune fisikoa arakatzea eta esperimentatzea eta haren elementuetako batzuen ezaugarriak ezagutzea, elementu horien gainean eragin eta haiek eraldatzeko gaitasuna lantzeko, eta interes eta errespetuzko jarrerak lantzea.

  8. Arian-arian, gizartean jokatzeko oinarrizko jarraibideak barneratzea eta norberaren portaera jarraibide horietara moldatzea, gero eta modu egoki eta orekatuagoan.

  9. Haurraren bizi-ingurunean egiten diren bertako eta kanpoko festak, tradizioak eta ohiturak ezagutzea eta haietan parte hartzea, haiekin gozatu eta nortasun-zeinu diren aldetik balioesteko.

  10. Norberak zer emozio, behar eta sentimendu dituen ezagutzea eta horiez jabetzea, horiek guztiak komunikazio-asmoz adierazteko eta, arian-arian, gainerako pertsonenak aintzat hartzeko.

  11. Gainerako haurren eta helduen mezuak ulertzea eguneroko bizitzako egoeretan, eta hartu-eman horietako arauak ikastea, komunikatu nahi dena interpretatzeko.

  12. Euskara komunikazio-xedez erabiltzen hastea, ikasgelako egoera normaletan parte hartzeko.

  13. Arte-produkzioetan modu ludiko, kreatibo eta esperimentalean parte hartzea.

¡Atención! Este sitio usa cookies y tecnologías similares.

Si no cambia la configuración de su navegador, usted acepta su uso. +info

ok

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de la página web.

Asimismo, informamos al usuario de que tiene la posibilidad de configurar su navegador de modo que se le informe de la recepción de cookies, pudiendo, si así lo desea,  impedir que sean instaladas en su disco duro.

A continuación le proporcionamos los enlaces de diversos navegadores, a través de los cuales podrá realizar dicha configuración: